Gaztetan, Seska taldean –besteak beste, Fran Iturbe eta Aitor Aranbururekin– edota Mikel Herzog musikariarekin aritutakoa; gerora, Eibarko Lisker taldean, plaza talde bilakatu zenean. Teklatua jotzen zuen.
Soinu teknikaria ere bazen. Mikel Urdangarinen soinu teknikari; Dana Lanbrotute ikustot ikuskizunean; Taun Taun Txotxongilo taldearekin... Besteak beste, Gaztelupeko Hotsak Soraluzeko musika zigiluarendako edota Ahotsak.eus proiektuan jardun zuen. Danbaka Musika Lehiaketako soinu teknikari ere bazen. Lehiaketaren bost edizioetan jardun zuen, baita 2022-2023koan ere. Goiena Taldearendako hainbat lan egin zituen.
Bere etxean, Bergaran, aurkitu dute gaur, uztailak 11, ohean hilda.
Familiak iragarri du Bergarako Oroiloren hartuko dituztela haren gertukoak, azken agurra emateko. Eguaztenean, hilak 12, ordutegi honekin: 11:00-13:30 eta 16:00-19:00.