Interesa agertu duten Bergarako ostalarien artean Udalak manteltxoak banatuko ditu doan. Hala ere, izena eman gabeko negozioren batek interesa izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezake, 08:00etatik 14:00etara.
Bide batez, jakinarazi dute herriko ostalariek eta merkatariek hizkuntza paisaian (karteletan, menuetan, oharretan, web orrietan…) euskara gehiago erabiltzeko laguntza ere eskaintzen duela Bergarako Udalak. Horretarako UEMAra (943 81 66 99) edo Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura (943 77 91 66) jo daiteke.