Burdinola hirugarren, Bergara Hiria Hockey Txapelketan

Miren Arregi Amasorrain 2023ko uzt. 9a, 12:00

Bergara Hiria Hockey Txapelketa jokatu zuten atzo Labegaraietan eta Burdinola taldekoak oso pozik gelditu ziren egunak emandakoarekin. Batetik, antolatzaile zirelako eta dena primeran joan zelako eta bestetik, bergararrak hirugarren postuan gelditzea lortu zutelako. Onenak Gasteizko Sumendi taldekoak izan ziren eta bigarren postuan gelditu ziren CPLV Valladolid taldekoak.

Talde gaztea du Bergarako Burdinolak baina txukun aritu ziren atzo, hirugarren postua lortzeraino. Goizean moteltxoago aritu baziren ere, arratsaldean indartsu atera ziren eta hirugarren postua eskuratu. Zazpi taldek parte hartu zuten atzoko Bergara Hiria Txapelketan. Lau Euskal Herrikoak eta hiru Espainiatik etorriak.

Honela gelditu zen sailkapena:

1.- Sumendi (Gasteiz)

2.- CPLV Valladolid

3.- Burdinola (Bergara)

4.- Sobre Ruedas Torrelavega

5.- Cochinillas Voladoras (Segovia)

6.- Metropolitano (Bilbao)

7.- Street Hockey (Gasteiz)

 

Erlazionatuak

Bergara Hiria Hockey Txapelketa

Miren Arregi Amasorrain 2023 uzt 09 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak