Bihar, uztailak 10, da San Kristobal eguna eta hori horrela, asteburuan jaiak ospatu dituzte Bergarako San Kristobal auzoan. Egubakoitzean makalaren igoera eta saiheski jana egin zituzten. Atzo, zapatua, erromeria izan zuten Fan&Go taldearekin eta gaur mezetan bedeinkatu ditu apaizak autoak. Bertan elkartu dira auzotarrak eta txorizoa eta edatekoa ez dute faltan izan. Mariatxien kontzertuarekin bukatuko da eguna. Bihar, San Kristobal egunean, meza (12:00) eta auzokoendako afaria izango dituzte (20:00).
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!