Gaur hasiko dira jaiak, makalaren igoerarekin eta saiheski-janarekin (22:00). Bihar erromeria izango dute, Fan&Go taldearekin (23:00); domekan, meza (12:00), autoen bedeinkapena eta, ondoren, plazan, mariatxien kontzertua egongo da. Eta uztailaren 10ean, San Kristobal eguna, meza (12:00) eta auzokoendako afaria izango dute (20:00).
Taxi zerbitzua
Auzo taxi zerbitzua eskainiko du Bergarako Udalak larunbat gauean. Zerbitzuak bost euroko prezioa izango du eta 22:30etatik aurrera hasiko dira ibilgailuak irteten Bergarako taxi geltokitik. Kontrako norabidean, berriz, goizeko zortzirak arte eskainiko da taxi zerbitzua.
Udalak adierazi duenez, jaiekin gozatzen laguntzea eta trafiko segurtasuna bermatzea ditu helburu ekimen honek.