Bergarako udako futbol txapelketa, finalerdietan murgilduta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko uztailaren 4a

Aurtengo txapelketako partiduetako bat. Argazkia: Antolakuntza.

Futbol denboraldiak bukatuta ere, lagunarteko futbola izan ohi da protagonista Bergarako Ipintza zelaian ekainean eta uztailean. Hala, udako futbol txapelketako finalerdiak uztailaren 5ean eta 6an jokatuko dira eta final handiak, berriz, uztailaren 14an.

Bi txapelketa antolatu dituzte: emakumezkoen futbol zortzikoa eta gizonezkoen futbol hamaikako txapelketa. Futbol hamaikako modalitatean 16 taldek eman dute izena, lau multzotan banatuta, eta futbol zortziko multzoan bost talde daude.

Hona hemen finalerdietarako partiduak:

Finalerdietako kartelera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak