Zapatuan ospatuko den skate festak egitaraua iragarri du

Julen Murua 2023ko eka. 30a, 12:28

Labegaraietako skate parkean ospatuko da skate festa.

Uztailaren 1ean, zapatuan, ospatuko da Skate Festa Bergarako Labegaraietan; egitaraua, dagoeneko, iragarri dute antolatzaileek.

Ekainaren 3an zen ospatzekoa Bergarako Labegaraietan skate festa, baina eguraldia zela-eta atzeratu egin behar izan zuten eguna. Hala ere, egitaraua dagoeneko argitaratuta dago, eta, hain zuzen ere, bihar ospatuko dute, zapatua.

11:30etik 13:00etara skate hastapen saioa izango da. Jarraian, eguna ospatzera joaten direnentzako parrillada gertatuko du antolakuntzak. Bazkalostean, berriz, 15:00etan, zehazki, skate libre saioa izango da; 17:00etan, skate txapelketarekin jarraituko dute; eta eguna amaitzeko, Azkaiter Pelox musika taldeak kontzertua egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak