Askotariko ekintzak San Joxepe elkartearen eskutik

Julen Murua 2023ko eka. 30a, 12:02

San Joxepe elkarteko kideak 2022an antolatutako txokolate-janean.

Udan zehar ekintza ezberdinak antolatu ditu Bergarako San Joxepe elkarteak.

Ohikoa den bezala, txokolate-jana antolatu du San Joxepe elkarteak San Martzialen, eta, aurreko urteetan gertatu bezala, harrera ona izatea espero dute elkarteko kideek.

Horretaz gain, San Joxepeko XV. Kulturaldira begira argazki lehiaketa antolatu du elkarteak. Bertan, 60 urtetik gorako jendeak soilik izango du parte hartzeko aukera, eta partaide bakoitzak bi lan entregatzeko eskubidea izango du. Gaia librea izango da eta argazki onena Kulturaldiko liburuaren gainazalean agertuko da.

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 10era arte izango dute lanak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak