Sanmartzialetan ibilgailu pribaturik ez erabiltzeko gomendatu du Udalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 30a

Domekan ospatuko da Bergaran San Martzial eguna, eta bertara igotzeko errepidea itxita egongo da ibilgailuentzat 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara. Zelaira ere ezingo da autorik sartu.

Dena den, Bergarako Udalak jakinarazi du hobe dela ibilgailu pribaturik ez igotzea, eta oinez joatea edo garraio publikoa erabiltzea. Izan ere, Herribusa izango da, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Horrez gain, nabarmendu du "herritar guztien ardura" dela ingurua errespetatzea eta zaintzea, eta beraz, norberaren betebeharra izango da zaborra jasotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak