Erraldoiak protagonista zituen dantza iragartzeko Aitor Cengotitabengoa Iraegik diseinatutako kartelak jarri zituen Bergarako Udalak kalean Maittasuna egin, aldarrikatu eta ospatu lelopean, eta herritarren atentzioa deitu zuten.
Tradizioa eta herriko folklorea gaurkotzeko helburuarekin lau erraldoik bikote aldaketa egin zuten atzo, ekainaren 28ko ekintza berezi moduan. Irala kalean, Marisak Magdalenarekin eta Peruk Ximonekin egin zuten dantza.
Erraldoiak protagonista zituen dantza iragartzeko Aitor Cengotitabengoa Iraegik diseinatutako kartelak jarri zituen Bergarako Udalak kalean Maittasuna egin, aldarrikatu eta ospatu lelopean, eta herritarren atentzioa deitu zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.