Osatu dituzte Bergarako Udaleko batzordeak eta zehaztu dituzte zinegotzi liberatuen soldatak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko eka. 27a, 17:52

Atzoko osoko bilkuraren hasiera.

Atzo arratsaldean ezohiko osoko bilkuran batu zen Bergarako udalbatza, eta, besteak beste, bertan zehaztu zituzten bilkuren maiztasuna, batzorde informatzaileen osaketa eta alkateari zein liberatutako zinegotzien soldata. Gorka Artola alkateak eta EH Bilduko zinegotzi Zihortza Marzanek ez zuten bilkuran egoterik izan.

EH Bilduren Udal Gobernuak hiru batzordeen funtzionamenduarekin jarraitzea proposatu zuen eta aurrera egin zuen proposamenak, EAJren abstentzioarekin eta PSE-EEren aldeko botoarekin. Herritarrak batzordeko arduraduna Maite Usabiaga izango da; Lurralde batzordekoa, berriz, Aitor Narbaiza; eta Antolakuntza batzordeko lehendakaritza Ainhoa Letek hartuko du.

Alkatearen eta zinegotzi liberatuen soldatak

Horrez gain, alkateari eta zenbait zinegotziri dedikazioa aitortzea ere adostu zuten. Jardun osoko aitorpena izango dute Gorka Artola alkateak, Herritarrak eta Antolakuntza batzorde informatzaileetako lehendakariek eta Maite Agirre zinegotziak. Heren bateko jarduneko aitorpena izango du, aldiz, Aitor Aranzabal zinegotziak.

Honako hauek dira zinegotzi liberatuen urteko soldata gordinak, ekainaren 17tik aplikatuko direnak:

  • Gorka Artola alkatea (EH Bildu), %100eko dedikazioan: 55.683,46 euro.
  • Ainhoa Lete zinegotzia (EH Bildu), %100eko dedikazioan: 44.765 euro.
  • Maite Usabiaga zinegotzia (EH Bildu), %100eko dedikazioan: 42.585,76 euro.
  • Aitor Aranzabal zinegotzia (EH Bildu), %33ko dedikazioan: 14.193,83 euro.
  • Maite Agirre zinegotzia (EAJ), %100eko dedikazioan: 38.710,42 euro.
  • EH Bilduko zinegotzi Aitor Narbaizaren liberazioa ere aurreikusten du Udal Gobernuak, aurrerago zehaztuko dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak