Azaldu dutenez, argazki lehiaketarako gaia librea da, eta 60 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte. San Joxepe elkartean aurkeztu beharko dituzte lanak, eta, gehienez ere, bi onartuko dituzte. Irabazlea, berriz, uztailaren 17an jakinaraziko dute, eta 22an egingo da sari banaketa. Hautatutako irudia Kulturaldiaren liburuxkako gainazalean erabiliko da.
Donostiako suak ikustera
Horrez gainera, Donostiako jaietan su artifizialak ikustera joateko irteera ere antolatuko dute. Abuztuaren 17an izango da, baina uztailaren 26tik abuztuaren 8ra bitartean eman beharko da izena.