Greba feminista orokorra prestatzeko asanblada irekia egingo da eguenean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 27a

Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako deitu du greba, eta Martxanterak taldeak UNEDen egingo du batzarra, 18:30ean.

Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde lelopean egingo da greba, eta egueneko batzarraren lehen helburuetako bat horren gaineko informazioa partekatzea izango da.

Horrez gain, greban egingo diren aldarrikapenak lantzen hastea ere bada asmoa. Azaldu dutenez, zehaztutako lehentasunen artean Martxanterak taldeak urtetan landu dituen gai konkretu batzuk daude: "Hala nola, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen erregularizazioa, etxebizitza eskubidea, pentsio duinak edota etxe barruko erregimenaren debekua".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak