Angiozarko bailaran udal hauteskunde urtean erabakitzen dute Batzar berria, San Juan egunaren hurrengo domekan. Ez da hautagairik egoten, 18 urtetik gorako edonork eman diezaioke botoa edonori, alkate edo batzarkide izateko. Mila Elortzak lau legegintzaldi egin ditu Angiozarko alkatetzan, eta gehienek haren alde egin dute berriz.
Datorren eguenean batuko dira batzarkide berriak eta zaharrak. Bilera horretan batzar berria eratuko dute, hautetsiek ardura onartu ondoren. Elortzak adierazi duenez, "denen artean hitz egingo dute, ea bakoitzak ze konpromiso maila har dezakeen".
Alkate aldaketa ekitaldia sanmigeletako domekan egingo dute, irail bukaeran, ohiturari jarraituz.