Transpyrenees iraupen luzeko ultra proba bat da, bizikletan egiten dena, eta labur esanda, helburua da Pirineoak alderik alde zeharkatzea, ahalik eta gutxien geratuta. Eta horretan dabil, atzo arratsaldeaz geroztik, Mikel Aristegi bergararra. Orain momentuan Igor Anton ziklista ohia doa lehenengo postuan, eta oraingoz Marco Martins izeneko ziklista da erritmo horri eutsi dion bakarra. Bergararra, berriz, 46. postuan dago.
Hemen ikus daiteke, zuzenean, txirrindulari bakoitza non doan.