"Bergarako Hirunako txapelketak hamabost urte bete ditu aurten, eta oso pozik gaude, bergararrek oso ondo hartzen duten kirol hitzordua izatearekin batera Gipuzkoa mailan ere erreferentziazko torneoa bilakatu delako. Ordizia eta Urretxuko jokalariak izan ditugu, esaterako, goizean. Kanpotik ere etortzen dira txapelketan parte hartzera, eta pozgarria da", adierazi du BKEko saskibaloi saileko kirol zuzendari Xabat Irazolak.