Gipuzkoako lau eta erdiko finalak, bihar, Bergarako Udal Pilotalekuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ekainaren 23a

Etxaniz, San Miguel Pilota Txapelketan

Gipuzkoako faseko lau eta erdiko finalak jokatuko dira bihar, 11:00etan, Bergarako Udal Pilotalekuan. Bi final ziren joktzekoak baina, Julen Aranburu BKE Pilota saileko presidenteak adierazi duenez, nagusien 1. mailan, Altuna pilotari tolosarrak min hartu du eta Tolosakoek ez dute ordezkorik aurkitu. Hortaz, Etxaniz bergararra txapeldun geratuko da finala jokatu gabe. Kadeteen 2. mailako kaiolako finala jokatuko da eta Perurena tolosarra Bergarako Ormaetxea arituko dira aurrez aurre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak