Gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua, ospatuko dituzte San Juan festak Bergarako San Juan auzoan. Gaueko bederatzietan jaurtiko dute suziria eta gau berezi honetan ohitura den modura, San Juan suak piztuko dituzte baserrietan
Bihar, berriz, eguerdiko hamabietan meza egingo dute jubilatuen koruarekin, eta ondoren, luntza egongo da herriko trikitilariek lagunduta. 13:00etan, X. lora sorta lehiaketa izango da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, lore-sorta egiterakoan ohitura zaharrak eduki beharko dira kontuan. Bi sari egongo dira: bata, auzoan bizi denarentzako; bestea, gainerakoentzako.
13:15ean auoko 80 urtetik gorakoei omenaldia egingo diete. Argazkia aterako dute eta aurreskua dantzatuko dute Oier Iturbek eta Garazi Igarza dantzariek. Ostean, XIII. ordu lehiaketako sari-banaketa izango da.
Festa borobiltzeko, auzotarren bazkaria egingo dute Tartufo jatetxean. Gainera, opariak zozketatuko dituzte bazkalondoren.