Domekako kontzertua 12:30ean hasiko da eta Espoloian izango da; eguraldi txarra egiten badu, Udal Pilotalekuan izango da emanaldia. Denera bost abesti musikatuko dituzte, eta ondorengoak dira prestatu dituzten piezak: Ernesto P. Rosilloren Santander, doinu kantabriarrez osatutako pasodoblea; F. Herolden Zampa obertura klasiko, bizi eta azkarra; Miguel Glz. Bastida musikari bergararraren San Martzial estanpa; S. van Calsterren Via Aurelia, erromatar galtzadaren historia deskribatzen duen obra, eta B. Manillowren Copacabana doinu afro-latinoa.