Angiozarko bailarako hauteskundeak egingo dituzte domekan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 22a, 13:21

Batzarreko kideak eta alkatea hautatu beharko dira, eta Angiozarren erroldatuta dauden edo bizi diren 18 urtetik gorakoek izango dute bozka emateko aukera.

Batzarkideei dagokienez, hamazazpi aukeratu beharko dituzte guztira, eta herritar bakoitzak bere auzoari dagozkion beste ordezkariren izenak jarriko ditu bozkatzeko paperean.

  Hautatuak
Asentzio 1
Azkuneta 2
Errekaldea 2
Goimendi 2
Kalia 4
Maindda 2
Parteitti 2
Zabaletamendi 2
GUZTIRA 17

Alkatea, ostera, zuzenean aukeratuko dute biztanleek, eta, horretarako, batzarkideetatik kanpo emango dute izena, kargu horretarako zein proposatzen duten esanaz.

Bozkatzeko ordutegia

Mahai nagusia saloian jarriko dute, eta zabalik izango da 10:00etatik 14:00etara bitartean. Mahai-ibiltaria, berriz, hiru auzotara gerturatuko da: Goimendira, 12:00etan; eta, Zabaletamendira, 12:30ean.

Hain justu, lau urtetik behin egiten dira Angiozarko bailarako hauteskundeak, San Juan egunaren hurrengo domekan. Alkate izendatze ekitaldia, berriz, San Migel jaietako domekan egiten da, meza bukatu ostean. Hala egingo dute aurten ere, San Migel Goiaingeruaren elizatean, jendaurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak