Triatloiaren xarma dastatzeko aukera izan dute haurrek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ekainaren 18a

Antxintxika triatloi taldearen eskutik, 115 ume aritu dira gaur Agorrosin inguruan, triatloiak eskaintzen dituen hiru modalitateak probatzen.

Adinka sailkatuta, hiru taldetan, triatloiaz gozatzeko aukera izan dute txikienek gaur Bergaran. Agorrosingo igerilekuan egin dituzte igeriketa-lanak, eta ondoren, bizikletak hartu eta Bergaratik bueltatxo bat egin dute. Bizikletak utzi ostean, azken metroak korrika egin dituzte haurrek, irribarrez eta esfortzuz beteriko aurpegiekin.

Igerilekuan hasi dute triatloia.

Haurrak bizikletak jasotzen, igerilekutik irten ostean.

Gazteak, korrika egiteko prest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak