Goilurrak rallyak eraginda, bide-mozketak egongo dira zapatuan Bergaran

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 15a, 14:59

Gorlako rally igoerako une bat.

Larunbatean jokatuko den Goilurrak rally lasterketa dela eta, hainbat bide-mozketa izango dira. Zehazki Bergaratik Azkoitirainoko errepidea, Gorla eta Elosutik barrena, itxita egongo da 07:30etik 12:35era bitartean.

Auzotarrek etxetik irtetzeko edo bertara sartzeko 688 64 28 94 telefono zenbakira (Ibai) deitu beharko dute. Bertatik informazioa helaraziko diete herritarrei. Dena dela, lasterketaren bidegurutze guztietan bidezainak egongo dira segurtasuna bermatzeko eta zalantzak argitzeko. Sarrerak eta irteerak, lasterketaren norabidean izango dira, hau da, Bergaratik Azkoitia aldera.

Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dute probak asegurua duela eta zerbait apurtuz gero, partea emateko astebeteko epea egongo dela aurrez zehaztutako telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak