Otaba jaiak giro onean ospatu dituzte Elosun

Mirari Altube Arrese 2023ko ekainaren 15a

Zapatutik astelehenera bitartean ospatu zituzten Elosun Otaba jaiak. Aurten ere ez dute hutsik egin herri kirolek eta han elkartutako jendeak gustura jarraitu zituzten harri-jasotzaileen zein aizkolarien lanak.

Paulo Azpiazuk eta Ainitze Zumetak jardun zuten harria jasotzen eta Ugaitz Mugertzak eta Maika Aristegik aizkorarekin.

Horiez gain, bertsolariek, trikiti doinuek eta erromeriak girotu dituzte jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak