Soraluceren muntaia-planta berriaren inaugurazioa, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 14a

Soraluce kooperatibak muntaia-berria inauguratu du gaur goizean Osintxun. 2.530 metro karratu ditu, eta Soraluceren egungo instalazioei gehitu zaizkie. Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Gorka Artola Bergarako jarduneko alkatea, Iñigo Ucin Mondragon korporazioko lehendakaria, eta Rafa Idigoras Soraluceko zuzendari nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak