Honako hauek izango dira obrek eragingo dituzten kalteak:
-Ondoko eraikinen espaloiak berritu egingo dituzte. Tarte bakoitzeko lanak egin bitartean, moztu egingo da oinezkoen pasabidea. Bestalde, ibilgailuentzat bi norabideak mantenduko dira, baina bidea metro bat estutuko da norabide bakoitzean lanak egin ahal izateko. Behin-behineko seinaleak ezarriko dira.
-Erreka ondoko espaloia eraberritu eta bidegorri berria egingo dute. Horretarako Antzuolako noranzkoan errei bat itxiko da, eta semaforo bitartez txandakako igarobidea jarriko da. Oinezkoentzako bi pasabide berriak egiten ari diren bitartean ere beharrezkoa izango da errei bat ixtea eta semaforoarekin txandaka igarotzea
-Oinezkoentzako pasabide adimentsua eta norabide arteko banaketa egin behar denean, autobusek ezingo dute zuzenean herrigunerako norabidea hartu. Urteaga kaleko biribilguneraino joan beharko dute norabide aldaketa egitera.
Horrez gain, lanek iraun bitartean ez da komun zerbitzurik egongo.