Labegaraietan egokitutako bi guneetan etengabeko joan-etorria egon da bi egunetan. Karpa batean zein bestean musika ezberdina entzuteko aukera egon da. Etxeko taldeak, bailarakoak eta kanpokoak. Zaleak ere berdintsu. Bailarakoak asko, eta inguruko herrietakoak beste hainbat: Deba, Azpeiti, Elgoibar, Zumarraga...
Halako erantzuna duen jaialdiak hirugarrena edukitzeko osagai guztiak ditu. "Hirugarrena egongo da, bai. Zalantza barik. Baina, ez dakigu hurrengo urtean izango den, edo bi urte barru. Lan handia eskatzen du halako jaialdi bat antolatzeak, eta akaso, maiztasuna aldatu behar dugu. Baina, oraindik ez dugu ezer erabaki", aipatu du Iñarrak.
Puntuan hasi eta bukatu
Egubakoitzean, 18:00etan puntuan hasi zen Ekinezen bigarrena, eta bi egunetan, iragarritako orduan bukatu ziren kontzertuak: 01:00etan. Bestalde, jaialdia bukatu orduko azpiegitura guztiak desmuntatu dituzte. Zapatu zein domeka goizean garbitzaileak ibili dira Labegaraietan, auzoa garbitzen eta txukuntzen.