Bergarako Seminarixoko leihatilan egin beharko da eskaera, 18:00etatik 20:00etara artean, eta mahai bat eta zortzi aulki alokatzeak 25 euroko prezioa izango du. Eskatzaile bakoitzak, ordea, 150 euroko fidantza jarri beharko du hiru mahai arte. Lau edo bost eskatu ezkero, 300 eurokoa izango da, gehiago ezingo baitira eskatu. Behin eguna pasatuta, uztailaren 5ean eta 6an izango da fidantza itzultzeko aukera, 17:30etik 20:30era bitartean, Seminarixoan.
Jaso eta itzuli
Mahaiak eta aulkiak uztailaren 1ean, zapatua, jaso ahalko dira, San Martzialeko zelaiaren sarreran, 17:00etatik 20:00etara. Itzultzeko ere puntu zehatz bat egongo da. 18:30etik 20:30era entregatu ahalko dira, domekan. Horretarako, eskaera orria aurkeztu beharko dute eskatzaileek, Bergarako Udaleko zigilua jarri ahal izateko; horrelakorik jaso ez duenak, fidantza galduko du, Udalak ohartarazi duenez.