09:15ean egingo dute, Lehen Hezkuntzakoekin, txupinazoa, trikitilariekin kalejira ondoren eta Usondo parkean krosa gero. Eskolako txikienekin bigarren txupinazoa egingo dute, 10:15ean, eta, hamarretako osasuntsuaren ostean askotariko tailerrak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako patioan.
15:30ean ekingo diote arratsalderako prestatutako ekintzen zerrendari, patioan egingo dituzten jolasak proposatuta. Txokolate-jana 16:45ean, eta musika emanaldia eta tailerrak ondoren, 20:00etan elkarrekin afaltzeko mahaian jarri aurretik. Afalostean, berriz, bingoa, eta dantza egin gura dutenentzako DJ Arno gonbidatu dute, egun osoko jaialdia borobiltzeko.