Elosuko Otaba jaiak asteburuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko eka. 9a, 15:38

Paulo Azpiazu harri-jasotzailea izango da domekan egingo duten herri kirolen erakustaldian.

Bihar, zapatua hasi eta astelehena bitartean Otaba jaiak ospatuko dituzte Elosuan. Bandera jaso eta etxafuegoak jaurti ondoren, mus txapelketa egingo dute, 16:30ean.

Maialen Akizu eta Aitor Sarriegi bertsolariak gonbidatuta egingo dute bertso-afaria, 20:30ean hasita.

Erretiratuei eskainitako eguna izango da domeka, eta euren omenezko bazkaria egingo dute, 14:00etan, Elumendi elkartean. Askotariko kirol ekitaldiak ere izango dira aukeran domekan: pilota partidak (12:30) eta herri kirolen erakustaldia (18:00); Paulo Azpiazu eta Ainitze Zumeta izango dira harriak jasotzen eta Ugaitz Mugertzak eta Maika Aristegik jardungo dute aizkorarekin lehian.

Astelehenean, Otaba Txiki eguna

Otaba Txiki eguna ospatuko dute astelehenean. 13:00etan, piskolabitxa; eta auzo bazkaria 15:00etan. Trikiti doinuekin po- teoa iluntzean, eta auzo afaria eta erromeria gauerdian, ban- dera igo aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak