Haurrentzako zezentxoak eta poneyak izango dira, 16:30ean hasita, eta buruhandiak eta sardina-jana ondoren, DJ eta karaoke doinuek lagunduta gero.
Txistulari Bandaren eta erraldoien kalejirarekin ekingo diete zapatuko ospakizunei, txistularien emanaldia proposatu dute 12:30erako eta auzo-bazkaria, Gure Ametsa elkartean, 15:00etarako. Eta kadete mailako San Antonio saria jokatuko dute, 17:00etan hasita.
