Ikastetxeko funtzionamendua eta metodologia ezagutu dituzte, eta baita bilerak egin eta adituen eskutik formazioak jaso ere. Horrez gainera, Miguel Altunarekin "harreman estua duten" bi enpresa bisitatu dituzte: Ulma Packaging, Oñatin, eta Goizper, Antzuolan.
Ulman mekanizazio sailerako eraiki berri duten instalazioak erakutsi dizkiete, eta era horretan, "fabrikazio aurreratuan erabiltzen diren bikaintasuneko praktikak eta esperientziak" partekatu ahal izan dituzte. Goizperren, berriz, "lainoztatzeko gailuen alorrerako duten automatizazio sistema" ezagutu dute.
Hala, Miguel Altuna zentroko kideek azaldu dute esperientzia "aberasgarria" izan dela eurentzat, hala nola "prestakuntza akademikoaren eta enpresa-errealitatearen arteko lotura" sustatu duelako.