Agorrosineko kanpoko igerilekuak ostiralean zabalduko ditu ateak

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko ekainaren 7a

Agorrosingo kanpoko igerilekuan gaztetxoak.

Ekainaren 9an hasita eta Irailaren 15era bitartean zabalik egongo da.

Ostiralean zabalduko da berriz ere Agorrosingo kanpoko igerilekua. Kasu honetan, 10:00etatik 20:00etara erabilgarri egongo da, nahiz eta, berdegunea 20:30ak arte zabalik egon. Hori dela eta, Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia ere pixka bat aldatuko da: astegunetan ohi bezala 6:30etatik 21:25era bitartean irekita egongo da. Udako asteburu, jai egun eta abuztu osoko ordutegian, berriz, 9:00etatik 21:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak