San Joxepe Jubilatuen Elkarteak ekainerako antolatutako ekintzen berri eman du

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 6a, 10:12

Pentekoste jaietako erretiratuen bazkaria San Joxepe Jubilatuen Elkartean

Herritarren parte-hartzea eta lankidetza eskatu dute ekintzak aurrera eramateko.

  • 2023/6/9 Gipuzkoako joku leihaketak Beasainen.
'Agijupens' Gipuzkoako jubilatu zentroen federazioak antolatutako txapelketako finaletan lehiatuko dira San Joxepeko kideak Beasainen. Billar eta tute modalitateetan ibiliko dira hain zuzen ere. 
 
  • 2023/6/15 Baionara txangoa.
Elkarteko kideak Baionara hurbilduko dira goizeko 8:00etan abiatuko den autobusean, zehazki, Ibargaraiko geltoki nagusitik. Baionan zehar bisita gidatua burutuko dute eta Hondarribiko 'Ardora' jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldea aldiz, Hondarribiko kaleetan barrena pasatuko dute autobusez etxera itzuli baino lehen.
 
  • 2023/6/20 Bergara, Errenteria eta Legazpiko jubilatuekin ibilaldia. 
Ekainaren 20an Bergarako auzoetan ibiliko dira Errenteria eta Legazpiko jubilatuekin batera. Goizeko 9:15ak aldera emango diote hasiera ibilaldiari San Joxepeko egoitzan bertan. Hamaiketakoa izango dute San Juan auzoko elkartean eta amaitzeko, lagun arteko bazkaria ospatuko dute. 
 
  • 2023/6/20 Mizpirualdera bisita.
Ibilaldiaren ondoren indarra gorde dutenek, Mizpirualde bisitatzeko aukera izango dute San Joxepeko koruarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak