Zientzia kalean erakusketa ikusgai dago Bergarako Laboratorium museoaren sarreran. Uztailaren 28ra arte bergararrek hamaika infografiaz osatutako esposizioaz gozatzeko parada izango dute. Gizarteak erabiltzen edo kontsumitzen dituen produktuen inguruko azalpen zientifikoa eskaintzen da, beste gauza askoren artean.
Bestalde, telefono mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren edota sukaldeko plaken funtzionamenduaren inguruko informazio baliagarria eskainiko da. Horri gutxi balitz, gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren azalpenak emango dira.
Gorka Artola alkatea bergararrak, zientzia gizarteratzeko ekimen hauek "oso baliagarriak" direla nabarmendu du. Era berean, Gipuzkoan erakusketa hau jasotzen duen lehen herria Bergara dela nabarmendu du eta etengabe lanean jarraitzen duela herritarrei zerbitzurik onenak emateko.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da eta UPV/EHUko Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendaritzak eta Euskampus Fundazioak jarri dute martxan erakusketa.
QR kodearen berritasuna
Aurtengo beste berritasunetako bat QR kode baten bitartez, erakusketa osatzen duten irudiak deskargatzeko aukera egongo dela da.