Egun osoko xake jardunaldia izan dute gaur Agorrosinen. Euskadiko Xake Aktibo txapelketa jokatu da bertan eta Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako, eta Ipar Euskal Herriko jokalari onenak elkartu dira bertan.
Hamabi taldeko 32 jokalari izan dira guztira, eta 16 urteko Alex Odriozola izan da txapelduna. Gipuzkoatik sailkatu da Euskadiko txapelketarako eta orain arte egindako ibilbideari muzin egin gabe denen aurretik sailkatu da gaurkoan ere.
Sailkapena
- Alex Odriozola. (Gipuzkoa).
- David Astasio. (Araba).
- Asier Gonzalez. (Bizkaia).
- Markel Vesga Izeta. (Gipuzkoa)
- Ibon Dominguez Exposito. (Araba)
- Adrian Oroz. (Nafarroa).
- Alexander Pedchenko. (Ipar Euskal Herria)
- Daniel Pinto. (Nafarroa).
- Fabian Peña. (Araba)
- Cristian Curiel. (Bizkaia).
- Alexander Larrañaga. (Gipuzkoa).
- Amets Zubizarreta. (Bizkaia).