Nazioarteko sukaldaritza dastatu, auzokideen arteko elkarlana sustatuz

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko eka. 4a, 14:36

Giro ederra bizi izan da gaur goizean Osintxuko Herriko plazan. Nazioarteko sukaldaritza izan da goizeko protagonista, eta osintxuarrek Gambia, Peru, Argentina, Kuba, Maroko, Suitza, edota Kanariar Uharteetan ohikoak diren pintxoak dastatu dituzte bost euroren truke. 

Eguraldiak lagundu du, eta jardunaldiaren helburua bikoitza izan da: Batetik, kultura ezberdinetako platerrak ezagutu eta dastatu, auzokideen arteko elkargune bat sustatuz. Eta bestetik, Osintxuko eskolako umeen zaintzarako dirua ateratzea. Ondoko herrietatik ere, Bergaratik eta Soraluzetik jendea gerturatu da, eta goiz pasa polita egin dute batzuek zein besteek.

Osintxuko auzo elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete atzo Osintxura hurbildu ziren guztiei: "Egun polita pasa genuen guztiok batera. Eskertza berezia Osintxuko eskolaren alde muxutruk kozinatu zuten guztiei". Era berean adierazi dute, pintxo kopuruak baino txartel gehiago saldu zituztela , eta horregatik, pintxo gabe gelditu ziren horiei dirua itzuliko diete: "Hasiberriak garenez pintxo mundu honetan ez ditugu kantitateak ondo neurtu, eta behar baino txartel gehiago saldu ditugu. Horregatik esan nahi dizuegu txartelarekin eta pintxo gabe gelditu zaretenoi, dirua itzuliko dizuegula. Gurekin harremanetan jartzeko osintxukoperatiba@gmail.com emailera idatzi dezakezue. Datorren urtean Osintxun espero zaituztegu berriro".

Erlazionatuak

Nazioarteko pintxo dastaketa, argazkitan

Mikel Zumalde Etxabe 2023 eka 04 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak