Aranzadik antolatuta, Ikastola Eguna egiten ari dira gaur San Martzialen. Goiza oparoa izan da, kalejiran igo ostean, askotariko jolasak egin baitituzte ikasle, irakasle eta gurasoek. Ondoren, ipuin kontaketa ere eduki dute, Lander Juaristiren eskutik. Bazkalostean, olinpiaden finalak egitekoak ziren eta laster jaitsiko dira herrigunerantz, kalejiran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.