Txapelketan zortzi talde daude, guztira, eta bi multzotan banatuta. Burdinola taldea lehen multzoan dago, Castelloko CPC Vila-Real, Madrilgo Tres Cantos PC eta Valentziako CP Alas de Sagunto taldeekin batera. Eta zapatu goizean, esaterako, etxekoek partidua izango dute 10:15ean eta 12:45ean. Bada, zapatu goizerako jokatuko dituzte lehenengo faseko partiduak, eta ondoren etorriko dira norgehiagoka erabakigarriak. Domekan, 09:00etan hasita, 7. eta 8. postuen lehia izango da, eta final handia, esaterako, 12:45ean jokatzea aurreikusten dute. Debagoienekoen helburua lau onenen artean sailkatzea da.