Domekan, ekainak 4, Pintxo World Eguna egingo dute Osintxun. 12:00etan hasiko dute eguna, umeentzako clownarekin, eta 13:00etan egingo dute pintxo aurkezpena. Nazioarteko hainbat sukaldaritzatako pintxoak dastatu ahal izango dira. Suitza, Peru, Gambia, Kuba, Senegal, Txile, Maroko, India, Argentina, Japonia eta Kanariar uharteetako auzokideek euren herrialdeetako mokaduak jarriko dituzte salgai, 1,50 eurotan, Osintxuko plazan eta Euskalduna tabernaren parean. Bildutako dirua Osintxuko Eskolarentzat izango da. 13:30ean, berriz, Terrukos musika taldeak girotuko du auzoa.
Osintxuko auzo-elkarteko kideek adierazi dute bi helburu dituela egun horrek: janaria hari bezala hartuta auzokideen arteko elkargunea sortzea eta Osintxuko Eskolako umeen zaintzarako dirua ateratzea.