Paleoarteari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Laboratorium museoan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko eka. 1a, 20:16

Paleoarteren erakusketan.

Gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahalko da Mauricio Anton ilustratzaile bilbotarraren lanen bitartez. Ekainaren 2tik abuztuaren 21era egongo da ikusgai.

Paleoarte inguruko erakusketa bat zabalduko dute bihar, ekainak 2, Bergarako Laboratorium museoan. 'Iragana Ilustratzen: Mauricio Anton eta paleoartea' da erakusketaren izena eta bertan Mauricio Anton Ortuzarren (Bilbo, 1961) lanen bitartez, gaur egun existitzen ez diren homininoen espezieak eta beste animalien irudiak eta horiek sortzeko prozesua ikusi ahalko da. 

Paleoartearen aditua den Antonek, besteak beste, hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu Madrilgo Natura Zientzien Museo Nazionaleko (CSIC) Peleontologia sailarekin eta BBCrekin eta National Geographic-ekin lankidetzan aritu da ikus-entzunezko paleontologikoak egiten. 2006an, Society of Vertebrate Paleontology-ren Lazerdorf saria irabazi zuen ilustrazio zientifiko onenagatik. 2020an, berriz, Basler Chair of Excellence-a lortu eta paleoarte eskolak eman zituen Easte Tennessee State Universityn.

Erakusketa ikusgai abuztuaren 21era arte

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak, EHU Kulturak eta Laboratorium Bergara Zientzia museoak, Madrilgo Museo Arkeologiko eta Paleontologikoarekin batera antolatutako erakusketa da. Bihar, egubakoitza, inauguratuko dute eta ekainaren 2tik abuztuaren 21arte egongo da ikusgai.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak