Batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria...) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi enpresak egingo ditu eta 110.788 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.
Bestalde, kioskoaren inguruan jolas-eremua ere antolatuko dute. Lurkoi enpresa arduratuko da horretaz, eta aurrekontua 47.899 eurokoa (BEZ barne); Artzamendi enpresak lanak bukatu ondoren hasiko dira jola-eremua egiteko lanak.
Obra Imara Ingeneritza SL enpresak zuzenduko du, eta Ogasunaren eta Segurtasunaren arloa, berriz, BSP aholkularitzak.
Lanek irauten duten bitartean bermatuta egongo dira sarrera-irteerak ludotekara eta pertsona nagusiek erabiltzen duten lokaleko eraikinera.