Ikastola Eguna ospatuko du Aranzadik San Martzialen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ekainaren 1a

San Martzialgo zelaia, artxiboko irudi baten.

Aranzadik eta Aranzadiko Guraso Kontseiluak garai baten ospatzen zen Ikastola Eguna berreskuratu du domekarako, ekainak 3, San Martzialen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta, aurreratu dutenez, kantina irekiko dute edari freskoak izateko; hori bai, norberak eraman beharko du edalontzia.

Honako hau izango da egitaraua:

10:00 Seminarioko patioan elkartu eta San Martzialera igoera trikitilariekin.
11:00 Olinpiadak, tailerrak, jolas kooperatiboak, aurpegi margotzea...
13:00 Gurasoen erronka.
13:30 Bergarako erraldoiak.
14:00 Bazkaria (norberak etxetik eramandakoa).
14:30 Kontzertua: Laino Beltzak (DBHko ikasleak)
15:30 Olinpiaden finalak.
17:00 Jaitsiera eta kalejira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak