Ariznoa elkarteko infantil eta alebin mailako gimnastak hartu zuten parte hilaren 13an Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatu zen gimnasia ritmikako Gipuzkoako eskolarteko txapelketan. Podiumera igotzea lortu zuen infantil mailako talde batek eta lorpen horrek aukera ematen die orain Euskadiko txapelketan lehiatzeko. Ordizian izango da txapelketa zapatu goizean. "Elkarteko denek Bergaran orokorrean egindako lanen balorazioa oso positiboa da. Euskadikora sailkatzea lortu zuen, gainera, talde batek eta disfrutatzera joango gara zapatuan", dio entrenatzaileak, Ainize Lizarraldek.
Datorren hilean, berriz, ikasturte amaierako ikuskizunak egingo dituztela ere aurreratu du Lizarraldek: ekainaren 14an Antzuolan eta 16an, Bergaran.