11.311 bergarar zeuden deituta botoa ematera eta 7.000 herritarrek bozkatu dute. Botoen %100a zenbatuta, EH Bilduk jaso ditu boto gehien, 3.921 eta 10 eserleku lortu ditu. EAJ izan da bigarren alderdirik bozkatuena 2.295 botorekin, eta aurreko agintaldiarekin alderatuta, eserleku bat galdu du. PSE-EEk, berriz, zeukan zinegotzi konpurua mantendu du 439 botorekin, eta ordezkari bat izango du udalean. Bere horretan, Elkarrekin koalizioak eta PPk ez dute eserlekurik eskuratu. Bestalde, 57 boto zuri zenbatu dira, eta abstentzioa hazi egin da 10,26 puntu.
Batzar Nagusiak vs Udal hauteskundeak
Bi hauteskundetarako botoa eman dute bergararrek gaurkoan, eta ondorengo taulan bien arteko konparaketa jasotzen da. Botoen zenbaketa %100era helduta, udal hauteskundeetan baino 13 lagun gutxiagok bozkatu dute. Emaitzei dagokienez, EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, baina udal hauteskundeetan baino 361 boto gutxiago jaso ditu; hain zuzen ere 3.921 boto. Bigarren alderdirik bozkatuena EAJ izan da eta alderdi jeltzaleak, udal hauteskundeetan baino boto gehiago jaso ditu; hain zuzen ere, 2.364. Gauza bera gertatu da PSE-EE, Elkarrekin Koalizioarekin eta PPrekin. Bozka gehiago lortu dituzte Batzar Nagusietako hauteskundeetan udalekoetan baino: 533, 317 eta 84, hurrenez hurren.