Modaren eskutik, Afrika Bergarako Seminarixoan

Txomin Madina Milikua 2023ko mai. 21a, 13:33

Ndank Ndank elkarteak antolatuta, moda desfilea egin zuten atzo Bergarako Seminarixoan. Bertan, senegaldarrez eta euskaldunez osatutako elkartearen laugarren bilduma aurkezteaz gain, Hondarribian bizi den Maddi Sormena 8 kongoarraren diseinuak eta Kamerungo zaporea duten Puchi _nah eragilearen lanak ere erakutsi zituzten.

Bere osotasunean edo zatika Wax izeneko oihal koloretsuekin egindako arropak izan ziren protagonista atzoko desfilean, eta inklusioa ardatz hartuta, herritar ugari izan ziren pasarela bihurtu zen Seminarixoko agertokian modelo lanak egin zituztenak. Musika ere ez zen falta izan Kulturartekotasuna modan proiektuaren barruan egin zuten ekimenean, eta Nicolas Sarrbojand senegaldarra arduratu zen ekitaldiari erritmoa jartzeaz.

Behin jendaurrean aurkeztuta, Ndank Ndank elkartearen webgunean eskuratu daitezke bilduma berria osatzen duten askotariko arropak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak