Bergarako kirolari gaztetxo guztientzat dominak

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 20a, 17:39

Bergarako Eskola Kiroleko monitore eta haurrak Labegaraietan izan dira atzo eta gaur artean Azken Jaia ospatzen. Gazteek abilezia desberdinak praktikatzeko aukera izan dute, punteria eta koordinazioa adibidez. Azken urteetan gustukoenak izan diren jokuak aukeratuz, guztira 6 txokotan banatu dira, hiru Labegaraieta barruan, eta beste hiru kanpoan: errugbi baloiarekin paseak, baloi erraldoi batekin jolasak eta patinete, tirolina eta eskaladaz osatutako zirkuitua izan dira gogokoenak. Ekitaldi bukaeran, parte-hartzaile bakoitzak domina bana eraman du etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak