"Ekoizleekin batera, bazkideekin, bezeroekin, langileok elkarrekin... ospatu nahi genuen jaia, eta zer hobeto bertako produktuak eskaintzea baino. Azken batean, aurrera begira jarraitzeko inpultsoa hartze moduko bat izan zen", adierazi du Aitziber Plazaolak. Hainbat proiektu esku artean Atzerako begiratua eginda, Plazaolak aitortu du hasierak ez zirela errazak izan, neurria hartu behar izan ziotelako proiektuari, eta, normala den moduan, hasieran dendan jarri zutela indarra: "Ateak zabaldu aurretik ere lan handia egin behar izan genuen, eta gaur egun oso pozik gaude, komunitateak oso ondo erantzun du. Esango nuke bost urte hauetan gu ere heltzen joan garela, eta gaur egun guretako garrantzitsuak dira herri mailan ditugun zenbait proiektu; esaterako, elikadura mahaiarena izan daiteke bat, edota ikastetxeekin esku artean ditugun proiektuak".