Moda desfilea egingo du zapatuan Ndank Ndankek

Xabier Urtzelai 2023ko mai. 18a, 15:37

Urtarrilean, Ndank Ndankek Bizipoza elkartearekin grabatutako bideoklipa aurkeztu zuten ekitaldia, Seminarixoan.

Arropa ezberdinak erakutsita ere kulturartekotasuna erakutsi daitekeela uste dute Bergarako elkartetik. Hala, zapatuan (17:30) Kulturartekotasuna modan izena duen proiektuaren baitan moda desfilea egingo dute Seminarixoan.

Badira urte batzuk Ndank Ndankeko lagunek Kulturartekotasuna modan izeneko proiektua abiarazi zutenetik, eta, moda desfilea egitekotan zirela (2020), pandemiak bertan behera utzi zituen asmo guztiak. Hala, zapatuan egingo dute lehenengoz desfilea, 17:30ean, Seminarixoan: "Moda bada beste erreminta bat kulturartekotasuna erakusteko, eta hori da desfilearen helburua. Hala, elkarteko kideek, senitartekoek, lagunek... egingo dituzte zapatuan modelo lanak", adierazi du Eli Domingezek, barre txiki batekin, badaki-eta oholtza gainean ederto pasako dutela.

Afrikako oihalekin apainduta hemengo jantziekin igoko dira bergararrak taula gainera: "Wax oihal koloretsuekin apaindutako jertse, kamiseta eta bestelako arropak erakutsiko ditugu. Eta moda desfilearen ondoren, Seminarixo kanpoan azoka solidarioa egingo dugu". Hala, moda desfilean hainbat eragilek hartuko dute esku, eta musika ere egongo da ekitaldia girotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak