Asteburu garrantzitsua dute aurretik Lokatza Ziklismo Eskolako taldeek, izan ere, emakumezko zein gizonezkoen kategoriek Euskadiko txapelketan lehiatuko dute. Emakumezkoek Larrinben (Amurrio) lehiatuko dute, eta hiru kategorietan izango dute ordezkaritza: kadete, gazte eta elite mailan. Gazte mailan podiumean sartzeko aukera handiak ditu Itxaso Plaza arrasatearrak. Debagoiendarrak Arabako Itzulia poltsikoratu zuen orain dela gutxi. Gainera, kategoria berdinean baina Arabako txapelketan Edurne Ormaetxea aramaioarrak aukera handiak ditu txapela janzteko.
Gizonezkoei dagokienean, Bolintxo - Lana taldeko mutilek, talde oso homogeneoa dutela erakutsi dute orain arte, eta seikoteak hori baliatu nahi du lasterketa buruan egoteko.