Egun euritsuari, irribarrea eta euskal abestiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko maiatzaren 15a

Kantu jira herrikoia, frontoiaren atarian. Argazkia: Jardun.

Jardun euskara elkarteak kantu jira herrikoia antolatu zuen atzo, Udalaren laguntzarekin. "Egun euritsuari irribarre batekin aurre eginda, 70 lagun inguru kalera irten ginen euskal abestiak kantatzera. Sinestezina bada ere, kantu jirak iraun bitartean ez zuen euririk egin", adierazi dute.

Ekainaren 18an berriro elkartuko direla iragarri dute: "Aurrerago emango ditugu xehetasunak; momentuz, gorde data agendan!".

Kantu jira, San Martin plazan. Argazkia: Jardun

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak